Ikastetxeak itxita dauden bitartean jantokiko bekak ordaintzen jarraituko du Jaurlaritzak

Eskolak etetearekin batera, jantoki-zerbitzuak ere bertan behera gelditu ziren, baina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak iragarri duenez, "mantendu" egingo dituzte jantokiko bekak. Hala, laguntza jasotzeko eskubidea duten familiek zerbitzua ematen ari ez den egunetan dagokien diru-kopurua jasoko dute.

Hezkuntza sailak zehaztu duenez, ordaindu beharreko zenbatekoa honela kalkulatuko da: zerbitzua etenda dagoen bitartean jantokira joateko aurreikusitako egunen kopurua bider diruz lagundutako eguneko prezioa. Ordainketa horiek "ahalik eta azkarren" ordainduko dituela aurreratu du Hezkuntza sailak. 

Eskola-jantokirako laguntza jasotzen duten familiek zuzenean jaso ahal izan dezaten, honako jarraibide hauek hartu ditu Jaurlaritzak:

  • Kudeaketa zuzeneko jantoki-zerbitzua duten ikastetxe publikoen kasuan, zeinetan laguntzak zuzenean ikastetxeei sartzen baitzaizkie, horiek zuzenean ordainduko dizkiete dagozkien laguntzak familia esleipendunei ahalik eta lasterren, eta banku-transferentziaren bidez. Horretarako, Hezkuntza Sailak ikasle onuradunen zerrenda eta familiei ordaindu beharreko zenbatekoa emango dizkie ikastetxeei.
  • Berdin jokatuko da ikastetxeei laguntza kudeatzeko baimena eman dieten familien kasuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.