Emakumeen aurkako bi eraso larri salatu dituzte azken egunetan

Maialen Santos 2019ko abe. 20a, 14:43
Martitzenean Arrasateko plazan egindako elkarretaratzea.

Oñatin eta Arrasaten bizi diren bi emakumeri eraso egin diete bikotekideek; eta "larriak" izan direla adierazi dute.

Oñatin bizi den familia bat, euren jaioterrira oporretan joan eta bertan gertatu da erasoa, Dominikar Errepublikan. Villa Isabela Digital hedabideak argitaratu duenez, gizonezkoak bikotekideari labankada ugari eman dizkio, eta horren ondorioz emakumea egoera larrian dago ospitalean. Gizonezkoak erruduntzat aitortu du bere burua poliziaren aurrean.

Eraso honen aurrean, Oñatiko Udalak eta Sare feministak adierazpenak egin nahi izan dituzte, erasoa gaitzesteko: "Gaitzespen gogorrena azaldu nahi dugu aurreko astean izandako eraso matxistaren gainean, eta gure laguntza nahiz begikotasun osoa adierazi nahi diogu erasoa pairatu duen emakumeari, eta bere ingurukoei. Udalak dituen informazio eta baliabide guztiak jarri ditu erasotako emakumearen eta honen familiakoen esku, baita prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztiaren gaineko informazioa ere".

Beste erasoa, Arrasaten

Arrasateko Mugimendu Feministak jakinarazi duenez, Arrasaten eraso sexista bat gertatu da azken egunetan: "Joan den eguenean jaso genuen erasoaren berri. Jipoi larria izan zen, eta emakumea ospitalera eraman behar izan zuten". Emakumeen Mundu Martxaren Arrasateko Plataformak eta Pottogorriek deituta, "eraso larri" hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten martitzen arratsaldean, Arrasateko plazan. Bide batez, hitzordua baliatu zuten orain artean gertatutako eraso guztiak salatzeko; Euskal Herrian aurten lau emakume hil baititu indarkeria matxistak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak