'Bizilagunak' egitasmoak arrakasta izan du beste urte batez

Maialen Regueiro 2019ko aza. 19a, 21:29

Bizilagunak egitasmoaren baitan, jatorri ezberdinetako herritarrak mahaiaren bueltan elkartzen dira eta gaur, Debagoienean, 35 pertsonek hartu dute parte egitasmoan eta guztira, hiru bazkari egin dira –bihar beste bat egingo da–. Nora Ugarteburu, SOS arrazakeriako kidea, oso pozik azaldu da egunak eman duenarekin, nahiz eta parte-hartzeak behera egin duen.

Arrasaten, Bergaran eta Elgetan bazkari bana egin zuten domekan, eta astelehenean beste bazkari bat egin zuten Arrasaten. Orotara, 35 lagun inguru batu dira, eta, parte-hartzeak zertxobait behera egin duen arren, pozik azaldu da Nora Ugarteburu SOS Arrazakeriako kidea. "Gure ondoan bizi den hori ezagutzeko aukera eskaintzen dute bazkari hauek, eta, horrez gain, estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko ere balio dute", dio. Normalean, anfitrioia izaten da kozinatzen duena, eta jatorri askotariko janak prestatu dituzte aurten. Nikaraguako eta Hondurasko janaria dastatu dute, esaterako, eta baita euskal babarrunak ere.

Gipuzkoako datuak

Bizilagunak egitasmoa Euskal Herri mailakoa da eta Gipuzkoan, SOS Arrazakeriak koordinatzen ditu. Probintzian 131 bazkari egin dira, 1000 parte-hartzaile baino gehiagorekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak