Abisu horia dago, elur-kota 700 metrotik behera jaitsi daitekeelako

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 14a, 08:09

Gauerdia ezkero dago abisu horia elur kota 1.000 metrotik behera jaitsiko delakoan. Ondorengo orduetan 700 eta 900 metro inguruan egongo dela kota hori iragarri du Euskalmetek, eta noizbehinka beherago ere bai, bereziki prezipitazioaren intentsitatea handia den guneetan.

Kantauri isurialdean euria sarri eta ugari egingo duela gaur, eguena, adierazi dute, bereziki goizaldean eta gauean. Egunean zehar, ostera, zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka. Trumoi-ekaitzak eta txingorra ere egin dezakeela gaineratu dute.

Bihar, egubakoitza, antzekoa izango da egoera; elur-kota 700 eta 900 metro inguruan egongo da, eta noizbehinka beherago. Abisu horia indarrean egongo da, gutxienez, biharko gauerdia arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak