Autobusa egongo da Arantzazuko mikopoteora eta hitzaldira joateko

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko aza. 13a, 10:07

Mikopoteoa egingo dute zapatuan Arantzazun, 19:00etan. Perretxiko pintxoak izango dituzte Arantzazuko ostatuetan. Aurretik, hitzaldia egongo da Gandiaga topagunean. Autobus zerbitzua egongo da, postetxetik. 

Bederatzigarren mikopoteoa egingo dute zapatuan, azaroak 16, Arantzazun, 19:00etan. Perretxiko pintxoak prestatuko dituzte  Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Milikua, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxeetan.  Aurretik, aurrekoan bezala, 18:00etan, hitzaldia egingo du mikologian aditua den Raul Frailek Gandiaga topalekuan.

Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua egongo da hitzaldira zein mikopoteora joan gura izanez gero. Zerbitzua Oñatiko postetxetik, 17:20tik  22:00ra arte izango da, 40 minutu oro; Arantzazutik Oñatira 17:40tik 22:ooetara, maiztasun berarekin. Autobusa Zelai-Zabalen gelditzea eskatu ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak