Fagor Elektronika, Fagor Ederlan eta Athlon azkarrenak Mundukideren lasterketan

Txomin Madina Milikua 2019ko urr. 20a, 14:11

28 hirukotek hartu dute parte Mundukidek antolatuta egin den Kooperatiben Arteko V. Lasterketa Solidarioan. Horiez gain, beste 50 parte-hartzaile inguruk egin dute oinez edo 'Nordic walking' modalitatean ibilbidea.

Elkartasuna tarteko denean, eguraldiak ez du gehiegi inporta, eta horren adibide izan da gaur Urkulun egin duten Mundukideren Kooperatiben Arteko V. Lasterketa Solidarioa. 28 hirukotek hartu dute lasterketan parte, eta beste 50 lagunek oinez edo Nordic walking modalitatean. Eta lasterketa aurretik bero mantentzeko eta ostean indarrak hartzeko, han izan da baita ere Sanprubusa.

10:30ean eman diote hasiera oinezkoek 6,3 kilometroko ibilbideari, eta 11:00etan hasi da lasterkarien txanda. Esan gainera, eguraldiak ere atsedenaldi bat eman diela parte-hartzaileei, probak iraun bitartean ez du-eta hainbeste euri egin.

Irabazle, elkartasuna

Azkenean, talde mixtoetan, Fagor Ederlaneko Silvia Trigueros, Mario Iglesias eta Aitor Atxa izan dira helmugaratzen lehenak; emakumezkoetan, Athloneko Ane Berazak, Leire Roldan de Arangizek eta Olatz Manuelek irabazi dute; eta gizonezkoetan, Beñat Arnaziek, Ander Rikek eta Xabier Arrizabalagak osatutako Fagor Elektronikako hirukotea izan da azkarrena.

Gaur, baina, elkartasuna izan da beste urte batez garaile handiena,  lasterketarekin jasotako dirua Mundukidek Mozambike Niassa probintzian duen proiektuari laguntzeko izango da eta. Hala, parte-hartzaile guztiendako esker oneko hitzak izan dituzte Fundazioko ordezkariek.

Sailkapena

Emakumezkoak

1.- Athlon- 29 minutu eta 55 segundo

2.- Copreci- 34 minutu eta 45 segundo

3.- Alecop- 37 minutu eta 36 segundo

Gizonezkoak

1.- Fagor Elektronika 26 minutu eta 42 segundo

2.- Copreci: 26 minutu eta 55 segundo

3.- Ecenarro: 30 minutu eta 36 segundo

Talde mixtoak

1.- Fagor Ederlan- 28 minutu eta 17 segundo

2.- Fagor Elektronika- 34 minutu eta 04 segundo

3.- Ecenarro- 35 minutu eta 18 segundo

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak