2.291 haurrek hartuko dute parte aurtengo udaleku irekietan, Debagoienean

Amaia Zabala 2019ko uzt. 2a, 14:14

Uztailean sartzearekin batera, hasi dira udalekuak Debagoieneko ia herri guztietan. Beraz, hil honetan zehar hainbat jarduera egingo dituzte herrian, haur eta nerabeek, aurrez formakuntza jaso duten hezitzaileek gidaturik.

Antzuolan, udalekuek uztailaren 18ra bitarte iraungo dute eta egun guzti hauetarako askotariko jarduerak antolatu dituzte 17 hezitzaileek.

Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Elgetan eta Oñatin ere hasita daude udako udalekuak.

Gainontzeko herriei dagokienez, Eskoriatzan, bihar bertan hasiko dira, Leintz Gatzagan, berriz, uztailaren 8an eta Aramaion, uztailaren 10ean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak