Kamioia ez aurrera ez atzera geratu da Antzuolan

Xabier Urtzelai 2019ko eka. 29a, 10:44

Atzo iluntzean Antzuolako Elay enpresan kamioia kargatu eta GPSak adierazitako bidea jarraituta ez aurrera eta ez atzera geratu ziren jatorri Errumaniarreko bi langileak: "Kalealdera egin beharrean okerreko bidea hartu zuten eta hortxe igaro dute gaua", adierazi du Beñardo Kortabarria alkateak. Eguerditik libre dago errepidea.

Garabia atzo iluntzean bertan saiatu zen lanak aurreratzen, kamioiko gurpilak errekatik gertuegi zeudelako: "Baina ilun zegoen eta ezin izan zuten askoz ere gehiago egin. Gaur, berriz, eguna honetan emango dute seguru. Garabiak mugimendu bat egin orduko ostera ere asentatu egin behar delako", adierazi du alkateak.

Lanak, baina, aurreikusi baino azkarrago egin dituzte, eta eguerdi parterako kamioia zegoen lekutik ateratzea lortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak