Agertu da desagertuta zegoen Mallabiako gaztea

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 26a, 14:31

Ama arrasatearra duen 15 urteko mutil mallabitar bat desagertuta zegoen atzotik. Senideek salaketa jarrita zuten Ertzaintzan, eta haren bila zebiltzan. Horiek oraintsu jakinarazi diote Anboto aldizkariari onik aurkitu dutela.

Sare sozial bidez asko zabaldu da berria, amak laguntza eskaera egin duelako Facebook bidez. Berrizko institutuan ikusi zuten atzo, azkenekoz, han zioenez, eta ordutik zebiltzan bila. Dagoeneko agertu dela eta onik adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak