'Crowdfunding' kanpaina martxan da, euskal udalekuetako Abaigarko etxeko lanak ordaintzeko

Nafarroako Abaigar herrian 40 urtez egin izan dira euskal udalekuak. Udalekuak egiteko erabiltzen zen etxeak, baina zaharberritzeko beharra zeukan eta obrekin izan dira azkenaldian bertan. Aurtengo uztailaren 1ean zabalduko dute berriro, baina Pitxilore Aisialdi Elkartekoek herritarren diru ekarpenak jaso nahi dituzte, Abaigarko udalekuetako etxearen obrak finantzatzeko.

‘Crowdfunding’ kanpaina jarri dute martxan, euskal udalekuetako Abaigarko etxeko lanak ordaintzeko. Diru ekarpenak, helbide honetatik egin ahal izango dira: Itsulapikoa.eus.