Emakumezkoen lehen San Isidro pilota txapelketa abiatuko da domekan

Maider Arregi 2019ko mai. 2a, 12:04
Galeano ahizpak argazkian

Domekan emango zaio hasiera emakumezkoen lehen San Isidro pilota txapelketari. Antzuolako eta bailarako pilotariez gain, Gipuzkoako, Bizkaiko nahiz Nafarroako pilotariek ere parte hartuko dute.

 

Lehen bi kanporaketak maiatzaren 5ean eta 12an jokatuko dira 09:00etan hasita udal pilotalekuan. Finala aldiz, maiatzaren 18an, San Isidro egunean, arratsaldeko seietan hasita jokatuko da. Lau pilotari antzuolarrek hartuko dute parte. Leire eta Nagore Galeano ahizpek bikotea osatuko dute infantil-kadete mailan.  Olatz Insaustik eta June Garaikoetxeak, aldiz, benjamin-alebin mailan jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak