Txoriak eta euren kantuak ezagutzeko irteera egingo dute zapatuan Arantzazun

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko mar. 26a, 17:29
Prismatikoak erabiliko dituzte ibilbidean zehar (Argazkia: Gipuzkoako Parketxe Sarea)

Arantzazuko parketxe barruan hasiko da ibilaldia. Irteerak ez du zailtasunik eta Eneko Azkuek gidatuko du, txoriak eta euren kantu ezberdinak ezagutzeko azalpenak emanez. Zapatuan da irteera, 10:00etan, eta aurretik eman behar da izena. Prismatikoak eramatea gomendatu dute.

 

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean inguruko txoriak eta euren kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Eneko Azkue Arkamurka Natur Taldeko kideak. Jarduera 30 minutuko aurkezpen batekin hasiko da, parketxe barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Guztira bi ordu inguruko iraupena izango du irteerak eta prismatikoak eramatea gomendatu dute.

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ekintza da. Zapatuan izango da eta Arantzazuko parketxetik abiatuko dira, 10:00etan. Adin eta ezaguera-maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau baina aurrez eman behar da. Horretarako bideak dira: 943 78 28 94 / 699 335 183 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net. Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak