Amatatu dute arratsaldean Dorletako santutegi ondoko abadetxean piztu den sutea

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 5a, 19:21

Leintz Gatzagako bizilagunek GOIENAri adierazi diotenaren arabera, 18:15 inguruan piztu da sua Dorletako santutegiaren ondoan dagoen abadetxean. Lau suhiltzaile kamioi bertaratu dira, eta 19:40 alderako itzalita zuten sua. Teilatuaren zati bat erre da, baina ez da kalte handiagorik egon.

Dozena bat suhiltzaile –lau kamioi– ibili dira lanean gaur arratsaldean Dorletako santutegi ondoko eraikinean –abadetxean– sua amatatzeko lanean. 18:15 aldera piztu da sutea.  Gertakariaren lekuko izen den gatzagar batek GOIENAri adierazi dionaren arabera suteak abadetxearen teilatu zati bati eragin dio, baina suhiltzaileek itzali dute dagoeneko eta ez du kalte handiagorik sortu.

"Tximinia inguruko egurren batek sua hartu du, eta horrek eragin du sutea. Teilatuaren 8 metro koadro inguru erre dira", azaldu dute suhiltzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak