Glasgowko finalean egotea du amets Maialen Axpek

Xabier Urtzelai 2019ko mar. 1a, 11:13
Maialen Axpe, Antequeran egindako Espainiako Txapelketan. Argazkia: Felix Sanchez Arrazola.

Gaurtik hasi eta domekara bitartean, pista estaliko Europako txapelketak jokatuko dituzte Eskoziako hiriburuan; Maialen Axperen txanda bihar, zapatua, goizean izango da, 11:00etan. Zail du finaletan egotea, baina horretan saiatuko da arrasatearra.

Maila absolutuan jarraian egingo duen nazioarteko bigarren hitzordua du Maialen Axpek (Arrasate, 1993) asteburuan. Abuztuan Berlinen egindako aire libreko Europako Txapelketan, Bedoñakoa gustura gera-tu zen, finaletarako sailkatu ez bazen ere urduritasunak alde batera utzi, eta sentsazio onak lagunduta bere maila erakutsi ahal izan zuelako (4,35).

Asteburuan, baina, pauso bat aurrera eman gura du. Inoizko sasoirik onenean egonda, duela bi aste Antequeran Espainiako Txapelketa irabazi zuen, eta Glasgowerako gutxieneko marka lortu zuen (4,50). Hala, Bedoñakoa azken urteotan eten-gabeko eboluzioa izaten dabil. Antequeran Naroa Agirreren Espainiako errekorra (4,56) gainditzen ere ahalegindu zen, eta, orduan lortu ez bazuen ere, ba-daki helburu hori ametsetik baino errealitatetik gertuago dagoela. Bi aste hauetan Glasgowko txapelketa izan du buruan: "Piak kargatzea eta txapelketara begirako azken lan-saioak egitea", horixe zen Bedoñakoaren asmoa. Eta, baliteke biharko pista estaliko hitzordu handian orain arte erabilitakoak baino pertika gogorragoa erabiltzea. Horrek baditu bere abantailak, pertika gogorrak inpultso handiagoa ematen duelako, baina, neurri berean, zorrotzago egin behar da dena, halako pertika batekin akats txikiena garestiago ordaintzen da eta. Hori horrela, baliteke bihar goizeko saioan –Teledeportek zuzenean eskainiko du goizeko saioa, 11:00eta-tik 13:00etara– Espainiako errekorraren bueltan egotea finale-tarako sailkatzeko gutxieneko marka.

Finaletan egotea, aurrez, zaila

Bihar goizean lan txukunena egiten duten atletek domeka arratsaldeko finaletarako txar-tela lortuko dute (19:00). Aurrez, gainontzeko kontrario ia guztiek neguan erakutsi dute Arrasatekoak orain arte egin duena bai-no marka hobeak egiteko kapaz direla. Txekiako Amalie Svabikova da marka baxuagoa lortu duen bakarra (4,40) eta Axperen marka berbera (4,50) egin dute Malavisi italiarrak eta Polak greziarrak. Baina atletismoak behin eta berriro erakusten du datu hotzak baino atleten gorputzaldiak eta konfiantza mailak dutela benetan garrantzia. Eta hor, Axpe behetik gora dator, modu ikus-garrian, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak