Sei egin dizkio Tolosak Mondrari

Errepasoa eman dio Tolosak Mondrari Mojategin. Azkar okertu dira gauzak, lehen ordu laurdenean 0-2 ari zen-eta irabazten kanpoko taldea. Bigarren zatian hirugarrena egin eta apurtu da partidua; azkenean, 0-6.

Hirugarren porrota jarraian arrasatearrentzat, eta nolakoa, gainera. Etxeko aurreko partiduan, Bergararen aurkako derbian, era mingarrian galdu eta gero –eta aurreko jardunaldian Zarautzen–, beste kolpe gogor bat jaso du gaur taldeak Mojategin. 

Tolosak alde izan du markagailua neurketa hasieratik, eta talde sendo modura agertu da uneoro. 0-2koaren ostean saiatu da Mondra aldea murrizten, baina ez da gol aukera garbirik egiteko gai izan.

Tolosak, aldiz, gauzak ondo egin eta aukera izan duen bakoitzean aprobetxatu du arrasatearren atea zulatzeko. Bigarren zatiaren erdia baino lehen hirugarren gola egin eta apurtu egin da partidua.

Jasotako kolpetik altxatzen ahalegintzeko, Aretxabaletan derbia izango du Mondrak hurrengo jardunaldian. Aretxabaletak bina berdindu du gaur Elgoibarren –kategoriako beste talde debagoiendarrak, Bergarak, 3-0 galdu du Mutrikun–.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.