Puntaik Punta 2019 Eskoriatzan izango da

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 30a, 18:15
Iaz, Aretxabaletan, mendi martxakoak plazan.

Maiatzaren 1etik 5era bitartean ospatuko da Puntaik Punta Debagoieneko bidezidorren jaialdia, eta aurten, Eskoriatzan izango da. Aurtengoa, laugarren edizioa izango da, eta besteak beste, bailarako bidezidorrak ezagutarazteko askotariko ekintzak izango dira.

Debagoieneko bidezidorren jaialdiaren lehen edizioa, Leintz Gatzagan izan zen, 2016an. 2017an, berriz, Bergaran egin zen, eta 2018an, Aretxabaletan.

Aurtengo edizioa, eguaztenetik domera arte izango da, eta oraindik, soilik, Eskoriatzan izango dela, eta maiatzaren 1etik 5era bitartean ospatuko dela adierazi duten arren, laster informazio gehiago emango dutela adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak