Kudeaketa aurreratuaren saria jaso du Artemanek

Maialen Regueiro 2018ko abe. 14a, 12:33
Arantzazu Lagunilla saria jasotzen

Artemanek asteazkenean jaso zuen Bilbon, kudeaketa aurreratuaren brontzezko A saria, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Ekitaldian 16 sari banatu zituzten eta Arteman, Debagoieneko enpresa saritu bakarra izan zen. 

Euskalit kanpo ebaluatzaileak eta Eusko Jaurlaritzak, Artemanek kudeaketaren arloan, bikaintasunaren bidean, egindako lana aitortu zuen. Aitortza ez zen edonolakoa izan, ezta edonolako bidelagunekin ere. Euskalduna Jauregian, Jaurlaritzaren ordezkarien eskuetatik eta SPRI zein Parke Teknologikoen Sareen ordezkariekin batera. Hala, Artemanen izenean Arantzazu Lagunilla zuzendari eta langileak jaso zuen saria. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak