Oñatiko ziklo-kros probako 9. edizioa egingo dute domekan

Xabier Urtzelai 2018ko abe. 13a, 18:00

Domekan Urrutxuko lurretan egingo dute Oñatiko ziklo-krosa. Lasterketa 09:30ean hasiko dute –master mailako ziklistekin– eta elite mailakoak 12:30ean irtengo dira. 

Bailarako hainbat ziklista izango dira lehian; tartean, Oñatiko hauek: kadetetan, Aitor Altube, Aimar Erostarbe, Aimar Madina eta Xabat Castaños; juniorretan, Ander Blazquez, Aritz Torres eta Unai Cueva; eta elite mailan, Iñigo Mugarza lehiatuko da. Aurten, gainera, maila eskolarreko gazteek ere ziklo-krosa gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Bada, mendiko bizikletan ibili ahal izango dira zirkuituan, eta kaskoa derrigorrezkoa izango da. Antolatzaileek 10:00etan egingo dute gaztetxoen izenematea, eta lasterketa 11:00etan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak