Euskal Herriko aretoetara bira hasiko du gaur 'Lope' filmak

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko aza. 23a, 09:22
Oñatin grabatu dute 'Lope' filma

Lope filmaren El Dorado espedizioa Gasteizko Errekaleor auzora iritsiko da gaur iluntzean. Durangoko Azokan, Arrasaten, Donostian, Bergaran eta Eskoriatzan ere botako dute Oñatiko LPM lantaldeak ekoiztutako filma urtea bukatu aurretik.

Urrian estreinatu zuten Lope filma Oñatin. Lau emanaldi egin zituzten; 650 herritar joan ziren ikustera. Urtea bukatu aurretik,  Euskal Herriko hainbat aretoetan botako dute filma. Hauxe da egitaraua:

  • Azaroak 23, 19:00etan, Errekaleorren -Gasteiz- (zinema aretoa)
  • Abenduak 8, 18:00etan, Durangoko Azokan (Irudienea gunea)
  • Abenduak 9, 19:00etan, Arrasaten (Irati aretoa)
  • Abenduak 16, 18:00etan, Donostian (Kijera Gaztetxea)
  • Abenduak 23, 18:00etan, Bergaran (Gaztetxea)
  • Abenduak 26, 19:00etan, Eskoriatzan (Inkernu taberna)
Erlazionatuak

Lope de Agirreri buruzko filma, domekan ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018 urr 27 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak