'Biharko euskara gaur' liburua banatuko die Debagoieneko Mankomunitateak bailarako gurasoei

Maialen Regueiro 2018ko aza. 5a, 16:53
Aretxabaletako euskara ekimeneko guraso taldea

Euskaraz dakiten zein ez dakiten gurasoei zuzenduta dagoen, Biharko euskara gaur, (Su futuro euskara, desde hoy  da gaztelaniazkoa bertsioa) liburua banatuko die Debagoieneko Mankomunitateak bailarako gurasoei. Orri horietan, aholku batzuk eta gurasoen artean sarri sortu ohi diren galderen erantzunak aurkituko dituzte. 

Liburua bailarako herri guztietan banatuko da, 0-8 urte bitartean dituztenen gurasoei, hain zuzen ere. Guztira 4.600 ale banatuko dira, Debagoieneko eskoletan eta haurreskoletan, azaroaren 12tik 16ra bitartean. 

▪ Oñati 1.200
▪ Eskoriatza 350
▪ Bergara 800
▪ Aretxabaleta 650
▪ Arrasate 1.300
▪ Elgeta 100
▪ Antzuola 200

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak