Domekan abiatuko dira ikasturte berriko Herrixa Dantzan dantzaldiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 27a, 08:00

Saioa 19:00etan hasiko da Elgetako Espaloia kafe antzokian. Irekia da eta sarrera doan. Patxi Monterok ikasturte osoko egitarauaren berri eman du, gainera.

"Ohikoa denez, urriko azken igandean abiatuko dira Herrixa Dantzan dantzaldiak Elgetako Espaloia kafe antzokian, 19:00etan. Maiatza bitartean zortzi dantzaldi izango dira, hilean behin. Horietatik hiru, zuzeneko musikaz. Hamargarren denboraldia izango da aurtengoa", azaldu du Patxi Monterok.

Abenduaren 7ko saioa Escamot catalá  taldeak egingo du, eta horrekin batera talo afaria izango da. Apirilaren 28an Christian Pacher frantziarrarekin egingo dute dantzaldia, eta maiatzaren 19rako dago iragarrita urteroko Kantu eta Dantza Eguna.

Argibide gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak