Arkeologia aztarnen atzetik Aizkorri-Aratz Natura Parkean

Maialen Regueiro 2018ko urr. 17a, 09:33

Domekan, hilaren 21ean, burutuko dute Aizkorri-Aratz Natura Parkeko azken ibilbidea. Hala, Malla, Artzanburu, Enaitz eta Urbiatik igaroz megalito desberdinak begiztatu ahal izango dira. 

Mendizaleak 9:00etan elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta bertatik ekingo diote bideari. Zailtasun ertaineko ibilbidea izango da (guztira 13 km inguru eginez eta 600 m-ko desnibelera iritsi gabe) publiko orokorrari zuzendua dagoena eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango duena.

Norbaitek mendi-irteera honi buruz informazio gehiago beharko balu, kontakturako hiru modu daude: 943782894 eta 699335183 telefono zenbakiak eta arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak