Lokalizazio teknologien gaineko jardunaldia antolatu dute enpresendako

Mirari Altube Arrese 2018ko urr. 12a, 10:10

Lokalizazio teknologiek (GPS, bluetooth, RFID eta LPWAN) mundu profesionalera ekarri dituzten aukeren eta mugen gaineko argibideak emango dizkiete industria eta nekazaritza sektoreko Debagoieneko enpresei datorren urriaren 24an. Garaia Parke Teknologikoan izango da saioa eta esparru horietan esperientzia handia duten Skura eta Stockare enpresek gidatuko dute.

Antolatzaileek adierazi dute azken urteetan enpresentzat sortu diren teknologia interesgarrienetako bat lokalizazio teknologiak esaten zaienak direla, horien tresna nagusia geolokalizazioa izanik. "Gailu mugikorren erabileraren hazkunde esponentzialaren ondorioz, teknologia hori ere gorantz doa. Lokalizatzeko tresnek enpresaren prozesu asko hobetu ditzakete, produktibitatea, jarraipena eta are segurtasuna hobetu ahal izateko. Ongi aplikatuta, geolokalizazioa sektore askotako enpresen aliatu bihurtu da". Eta gaineratu dute enpresa txiki eta ertainei gero eta soluzio eskuragarriagoak eta indartsuagoak eskaintzen dizkietela lokalizazio teknologiek, bakoitzaren ideiak garatzeko.

Izen-emate epea zabalik

Jardunaldi horretan kanpoaldeko zein barnealdeko lokalizazio zerbitzuen eta teknologien gaineko argibideak emango dituzte, besteak beste, GPS, bluetooth, RFID eta LPWAN (Sigfox); eta bakoitzaren aukerak eta mugak aztertuko dituzte. "Mundu profesionalera zuzendutako aplikazioetan oinarrituko gara, bereziki industriara eta nekazaritzaren sektorera, eta hainbat proiektu erreal azalduko ditugu".

Ekitaldia izango da urriaren 24an, 09:00etan, Garaia Parke Teknologikoko eraikin nagusiko Udalaitz Auditorioan. Saioa gidatuko dute esparru horietan esperientzia handia duten Skura eta Stockare enpresek. Izena aurrez eman behar da hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak