Saguzarrak hobeto ezagutzeko irteera egingo dute zapatuan Arantzazuko parketxean

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ira. 25a, 13:27
Saguzarra buruz behera (Argazkia: flikr)

Saguzarrak gertutik ezagutzeko irteera izango da; 20:00etan hasiko da partxean. Bisitan, Ane Caro eta Unai Baroja gidarien azalpenak entzungo dituzte bisitariek. Plazak mugatuak dira eta aurrez eman behar da izena.

Zapatuan, irailak 29, egingo dute irteera berezia saguzarrak hobeto ezagutzeko. Gipuzkoako Parketxeak deituriko sareak antolatutako irteera da. Oñatin egingo dute lehenengoa eta Aian, Oartzunen eta Zegaman hurrengoak.

Irteera 20:00etan hasiko da Arantzazuko parketxean. Prezioa da 5 euro pertsonako (lau kideko familiak, 15 euro). Aurrez eman behar da izena eta horretarako bideak dira:

  • 943 78 2894 / 699335183
  • arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak