Gilles Etxegoien eta 'Gaua' aurten ere txapeldunak

Maider Arregi 2018ko ira. 23a, 17:35

Hirugarrenez jantzi du Gilles Etxegoien donamartiritarrak (Behenafarroa) txapela Oñatin. 2015ean eta iaz ere Nazioarteko Artzain Txakur txapelketako irabazlea izan zen-eta Etxegoien. Fidel Alonso arabarrak aurtengoan ere bigarren postuarekin konformatu behar izan du.

453 punturekin Gaua txakurra eta Gilles Etxegoien nagusitu dira 59. Nazioarteko Artzain Txakur txapelketan. 439 punturekin geratu da aurten ere bigarren postuan Fidel Alonso Arabako txapelduna.

Jose Mari Bengoa eta Eder txakurrak ez dute zorterik izan eta ez dute bigarren saiora pasatzeko aukerarik izan. Laugarrenez parte hartu du oñatiarrak eta ezin izan arren irabazi, lanean jarraituko duela azpimarratu du.

Belaunaldi aldaketa

Guztira 14 artzain eta txakurrek hartu dute parte txapelketan. Tartean, belaunaldi berria ordezkatzen duten hiru gazte. "Ogibide honek erreleboa behar du eta gaurkoan aldaketa hori badatorrela ikusi dugu. Pozgarria da benetan honi jarraipena emango dioten artzain gazteak ikustea", azpimarratu zuten txapelketako antolatzaileek.

Izan ere, hiru artzain gazte horien artean daude, Euskal Herriko Txapelduna, Bizkaiko txapelduna eta Nafarroako txapelketan sailkatu den artzaina. Horietatik bik Gomiztegiko eskolan artzaintzaren ogibidea ikasia dutenak gainera.

Pagoagari errekonozimendua

Jesus Mari Pagoaga artzainari omenaldia egin diote gaur. Urte askoan punta-puntan aritu izana eta eskainitako borondatea eta prestutasuna eskertu gura izan dio Gipuzkoako Artzain Txakur elkarteak. Txalo artean hartu dute Pagoaga.

Bost Sailkapena

1- Gilles Etxegoien 453 puntu

2- Fidel Alonso 439 puntu

3- Juan Miura 401 puntu

4- Pierre Glisa 380

5- Antonio Alustiza 303 puntu

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak