Bertan behera utzi dute Gipuzkoako autobus-gidarien greba

Bertan behera utzi dute Gipuzkoako autobus-gidarien greba

Gipuzkoako errepide bidezko garraioko sektorean hitzarmen berria dago gaurtik. Biharko zegoen deituta lehen greba eguna, baina azken momentuan autobus gidarien dietei buruzko akordioa lortu dute sindikatuek eta Avitrans patronalak.

Bertan behera gelditu dira ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek uztailaren 13, 14, 20 eta 21erako deituta zituzten grebak. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, "aurreakordioan sinatutakoa errespetatzen duen akordioa lortu da gaur". Ondorioz, sindikatuek eskatzen zuten moduan, dietak "langile guztiei" aplikatuko zaizkie. Horretaz gain, jatorduetarako ordu erdiko atsedenaldia ere izango dute gidariek; ordutegiaren arabera, gosaltzeko, bazkaltzeko edo afaltzeko.

Gaur sinatu den hitzarmen berriak 5.000 bat gidariri eragingo dio.