goiena.eus

Nerabeek drogekin duten harremana aztergai 'Batekin hasten da beti' dokumentalean

  Gizartea  Aretxabaleta  Debagoiena  Eskoriatza

Goiena telebistak eguenean estreinatuko du ikus-entzunezkoa, 21:00etan. Aretxabaletako UDAko jokalari, entrenatzaile eta gurasoak hartzen dute parte bertan, baita drogekin arazoak izan dituzten San Juan de Dios ospitaleko gaixoek ere.

Herriko  gaztetxoen droga kontsumoaz arduratuta, Aretxabaletako UDA kirol elkarteak eta San Juan de Dios ospitaleak hiru urtetako programa bat abiarazi zuten ikasturte bukaeran. Elkarteko maila guztietako jokalari eta entrenatzaileek, UDAko arduradunek, gurasoek eta San Juan de Dios ospitalekon aditu eta gaixoek hartu dute parte bertan.

Askotariko ikuspuntuak

Programa hori oinarri hartuta egin  Goiena telebistak eguenean estreinatuko duen 'Batekin hasten da beti' dokumentala. San Juan de Dios ospitalekoek Aretxabaletako DBHko ikasle guztien artean egindako galdeketaren arabera, %14,8k astean gutxienez porro bat erretzen du, eta datuek diote inguruko eskualdeekin alderatuta Debagoieneko nerabeen kontsumoa altua dela.

Zergatik gertatzen da hori? Zein ondorio dakartza osasunarendako? Eta gizartearendako? Zein da konponbidea? Galdera horien inguruan jardungo dute dokumentalean San Juan de Dios ospitaleko gaixoek eta UDAko jokalari, entrenatzaile, guraso eta arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa