goiena.eus

LEKeko alebinen taldea Gipuzkoako eskolarteko futbol txapelduna

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Eskoriatza

Leintz eskola kiroleko Arizmendi Ikastolako taldeak Gipuzkoako txapelketa eskuratu zuen igandean. Eskolarteko zortziko futbolean, Santo Tomas Lizeoari irabazi zion penaltietan, izan ere, hiruko berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka.

LEKeko alebinen taldea Gipuzkoako eskolarteko futbol txapelduna
Arizmendi Ikastolako taldea garaipena ospatzen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Poza da nagusi Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako gaztetxo horien artean. Ez da gutxiagorako. Final handia irabazi zuten, penaltietan 3 eta 2 irabazi ondoren talde donostiarrari.

Oso partida berdintsua izan zen eta hiruko berdinketarekin iritsi ziren bukaerara. Penaltietan erabaki zen garailea. Xabier Antxia atezainak penalti erabakigarria gelditu zuen, eta ondorioz, txapelketako garaileak izan ziren.

Urrian hasi eta maiatza arte LEKeko beste neska-mutilekin batera multikirolean jardun dute, besteak beste, errugbia, eskubaloia, futbola, eskupilota, saskibaloia eta atletismoa ezagutu dituzte. Zortziko futbolean lehen postua eskuratu zuten, eta hain zuzen horregatik Gipuzkoako beste ikastola batzuen aurka jokatzeko aukera izan dute gaztetxoek.

Oztopo handiak gailenduz

Bidea ez da batere erraza izan Arizmendi ikastolako taldearentzat, izan ere, hainbat kanporaketa pasa dituzte finalera iristeko. Horrela, martxoaren 24an Oñatiko Elkar Hezi taldea hartu zuten mendean. Garaipena lortu eta gero Aita Larramendi ikastola izan zen arerioa final-laurdenetan. Final-aurrekoetan Urdaneta taldea izan zen kontrarioa, eta 3 eta 0ko emaitzarekin finalera iritsi ziren. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa