Kamioi batek su hartu du Antzuolako saihesbidean

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko mai. 22a, 07:48

Kamioi batek su hartu du gaur goizeko 06:20ean Antzuolako saihesbidean, GI-632 errepidean, Bergaratik Zumarragarako noranzkoan –22. kilometroan–. Ertzaintzak jakinarazi duenez, matxura mekaniko bat izan du kamioiak kabinan, aurreko aldean, eta su hartu du. Lekukoen arabera, bizpahiru eztanda handi izan dira.

Kamioi gidariak berak eman du sutearen berri eta, zorionez, ez du kalterik izan. Frutak eta barazkiak garraiatzen zituen kamioiak, eta sutearen ondorioz, kiskalita gelditu da.

Trafiko zirkulazioa Antzuola herri barrutik eta GI-2630 errepidetik bideratu du Ertzaintzak, eta Udanako lanak direla-eta dagoen semaforoa tarteko, auto ilara luzeak sortu dira.

Horrek, bestalde, garraio publikoan ere eragina izan du, eta autobusak atzerapenarekin ibili dira.

Zirkulazioa 11:00ak aldera itzuli da normaltasunera.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak