'Hitzartu' ekimena diruz laguntzeko deialdia egin dute

Herritik sortutako esku-hartzeko prosezu hau martxan jar dadin beharrezko finantzazioa herritarren eta eragileen artean egitea proposatzen dute. Horretarako crowfounding-a ipini dute martxan, urtarrilaren 24ra arte, www.itsulapiko.eus atarian.

Txartel berdea eskuz altxatuz baietz esan zuten abenduaren 16an, hitza hartu eta adostasunera heldu nahi zutela. GuraSOSek deituta Donostiako Eureka zientzia museora gerturaturiko herritarrek eta eragileek, hondakinen kudeaketarekin dagoen gatazkaren konponbide adostua helburu duen Hitzartu prozesua eratzea eta abiatzea erabaki zuten aho batez.

Horretarako, herritarren parte-hartzea bultzatzeko, diru-bilketa deialdia egin dute. Crowfounding-a, alegia. Interesatuek, urtarrilaren 24ra arte dute ekarpena egiteko aukera, Itsulapikoa.eus atarian. Bestalde, gizarte zibilaren ekimenez jaio den egitasmoa, haren finantza proiektua eta prozesuaren jarraipena egingo duen Berme Batzordeari erabateko babesa eman zioten bertaraturikoek. 

Parte hartze prozesu honek  hiru zeregin nagusi izango ditu; batetik, herritarren parte-hartze prozesua egitea; 2017-2030 urtera arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plangintza  idaztea eta hiri hondakinen kudeaketa hitzarmen bat lortzea.

Gipuzkoa mailan aurrekaririk ez duen parte hartze prozesua Euskal Herriko Unibertsitateak diseinatu du. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.