Mondragon Unibertsitateak ate irekien 37 jardunaldi egingo ditu

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 7a, 16:11
Enpresagintza fakultatea, Oñatin.

Eskaintza akademikoa ezagutzera emateko ateak irekiko ditu Mondragon Unibertsitateak 2017ko abendua eta 2018ko ekaina bitartean. 37 jardunaldi izango dira guztira; horietan Ingeniaritzako, Enpresagintzako, Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako eta Gastronomiako fakultateek beren graduak aurkeztuko dizkie interesa duten guztiei.

Ateak irekitzeko jardunaldiak Batxilergoko eta Goi-mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleentzat eta horien gurasoentzat antolatu dira. Bi ordu ingurukoak izango dira eta arlo bakoitzeko graduak aurkeztuko dira. Saio horietan graduetako koordinatzaileak egongo direnez, zalantzak argitu eta iritziak azaltzeko aurrez-aurreko aukera egongo da.

Ate irekien egunak eta ordutegiak

Goi Eskola Politeknikoa

Goi Eskola Politeknikoan, ateak irekitzeko 14 jardunaldi egingo dira, ingeniaritzaren arloan. Campusak ditu Arrasaten, Ordizian eta Donostialdean. Mondragon Unibertsitateak ingeniaritzako bederatzi gradu eskaintzen ditu: Mekanika, Mekatronika, Industria Elektronika, Informatika, Industria Diseinua, Industria Antolakuntza, Ingeniaritza Biomedikoa, Energia eta Ekoteknologia Industria Prozesuetan —azken biak Donostialdean—.

Arrasateko Campusa. Areto nagusia

  • Abenduak 16, larunbata. 10:30ean

  • Otsailak 3, larunbata. 10:30ean

  • Apirilak 26, osteguna. 17:30ean

  • Maiatzak 26, larunbata. 10:30ean

Goierriko Campusa. Areto nagusia

  • Abenduak 14, osteguna. 17:30ean

  • Otsailak 1, osteguna. 17:30ean

  • Martxoak 17, larunbata. 10:30ean

  • Maiatzak 26, larunbata. 10:30ean

Donostialdeko Campusa. Orona Ideo

  • Abenduak 14, osteguna. 17:30ean

  • Urtarrilak 27, larunbata. 10:30ean

  • Martxoak 10, larunbata. 10:30ean

  • Apirilak 28, larunbata. 10:30ean

  • Maiatzak 26, larunbata. 10:30ean

Jardunaldi informatiboa Gasteizen. Europa Jauregian

  • Urtarrilak 17, asteazkena. 18:00etan

Enpresa Zientzien / Enpresagintza Fakultatea

Enpresagintza Fakultateak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) ematen ditu. LEINNek Oñatin, Bilbon eta Bidasoan ditu campusak, eta ekintzailetza-laborategiak Oñatin, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan, Queretaron (Mexikon), Maastrichen (Herbehereetan), Punen (Indian) eta Shangain (Txinan). Aurten, fakultateak ateak irekitzeko 14 jardunaldi hartuko ditu guztira.

Oñatiko Campusa. Areto Nagusia

  • Abenduak 16, larunbata. 11:00etan

  • Otsailak 1, osteguna. 18:00etan

  • Martxoak 17, larunbata. 11:00etan

  • Apirilak 28, larunbata. 11:00etan

  • Maiatzak 24, osteguna. 11:00etan

Bidasoako Campusa. Areto Nagusia

  • Urtarrilak 27, larunbata. 11:00etan

  • Apirilak 1, larunbata. 11:00etan

  • Martxoak 10, larunbata. 18:00etan

  • Apirilak 19, osteguna. 18:00etan

  • Maiatzak 17, osteguna. 18:00etan

Jardunaldi informatiboa Bilbon. Bilbao Berrikuntza Faktorian

  • Otsailak 8, osteguna. 18:00etan

  • Martxoak 8, osteguna. 18:00etan

  • Maiatzak 5, larunbata. 11:00etan

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI)

Fakultate horrek Lehen Hezkuntzako Gradua eta Haur Hezkuntzako Gradua ematen ditu Eskoriatzan. Horretaz gain, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko gradua eskaintzen du Aretxabaletako Campusean. Aurten, fakultateak ateak irekitzeko 7 jardunaldi hartuko ditu.

Eskoriatzako Campusa. Areto Nagusia

  • Abenduak 16, larunbata. 11:00etan

  • Otsailak 17, larunbata. 11:00etan

  • Maiatzak 12, larunbata. 11:00etan

Aretxabaletako Campusa. Areto Nagusia

  • Abenduak 16, larunbata. 11:00etan

  • Otsailak 17, larunbata. 11:00etan

  • Maiatzak 12, larunbata. 11:00etan

Jardunaldia Bilbao Berrikuntza Faktorian.

Apirilak 19, osteguna.  18:00etan

 

Gastronomia Zientzien Fakultatea-Basque Culinary Center

Basque Culinary Center, Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatea, 2011n jarri zen abian. Eta horri esker, ezaugarri horiek dituen Espainiako lehen unibertsitatearen egoitza da Euskal Herria. Gainera, gastronomian eta elikagaien zientzian ikerketako eta berrikuntzako zentro bat duen munduko lehen fakultatea da. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak gradua eskaintzen du. Aurten ateak irekitzeko 4 jardunaldi hartuko ditu.

Donostiako Campusa. Basque Culinary Centerren Entzunaretoa

  • Abenduak 16, larunbata. 10:30ean

  • Otsailak 5, osteguna. 18:30ean

  • Martxoak 17, larunbata. 10:30ean

  • Maiatzak 12, larunbata. 10:30ean

Argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen webgunera jo daiteke: www.mondragon.edu/prest, edo telefono honetara deitu: 902 110 436.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak