Elkartasun Festa emankorra Senegalen alde

Aurtengo Elkartasun Festak ukutu senegaldarra izan du, besteak beste, antzuolarrek atzo dastatu ahal izan zuten janarian, Maafea prestatu zuten-eta. Horrekin batera, herritarrek antzinako gari-jotzea bertatik bertara ikusi ahal izan zuten. Herritarren lanari esker mila euro batu zituzten Senegalgo proiekturako.

Askorako eman zuen egubakoitz arratsaldean Antzuolan. Anelkarrek antolatutako Elkartasun Festaren bueltan hainbat ekintza egin zituzten, eta besteak beste, garai bateko ohiturak errekuperatuta, gari-jotzea zelan egiten zuten ikusi ahal izan zuten herritarrek. Horrekin batera, antzuolarrek 47 patata tortilla eraman zituzten, eta guztira 380 pintxo eder banatu ahal izan zituzten. Guztira mila euro lortu zituzten salmentatan, eta diru hori Senegalgo proiektua bultzatzeko erabiliko dute. Argazkiak: Imanol Soriano eta Jabi Etxaniz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.