Eneko Carrascalek hegan egin du Europako Txapelketan 15,80ko saltoarekin

Jokatu berri du Eneko Carrascalek 20 urtez azpiko Europako Txapelketaren finala. Zazpigarren postua eskuratu du 15,80ko saltoa eginda. Arrasatearrak bere marka propioa ondu du, gainera (15,54). Oso pozik eta ilusioz beterik dagoela kontatu dio GOIENAri Fernando Zufiria entrenatzaileak.

"Sekulako giroa dago Italian une honetan; onenak daude bertan; 1,90eko Miurak ikus daitezke, kar-kar. Enekorengan konfiantza handia geneukan eta lortu du bere marka propioa ontzea 15,80ko saltoarekin. Etorkizun zoragarriko atleta da eta soilik 17 urte ditu. Europan 18-19  urtekoekin lehiatu behar izan du eta 17 urterekin egin duen saltoa egitea... ba pentsa, ikaragarria da!", nabarmendu du Zufiriak. "Abuztuaren 9an AEBetara doa ikastera eta entrenatzera Eneko, orduan ikusiko da", gaineratu du.

Maialen  Axpe eta Malen Ruiz de Azua atleten txanda berriz, gaur, domeka, 18:45etik aurrera izango da, Bartzelonan jokatzen ari den Espainiako Txapelketa Absolutuan.

Erlazionatuak

Europako finalean da Eneko Carrascal

Arrasate

Grosseton (Italia) jokatzen dabiltzan Europako 20 urtez azpiko txapelketako finalerako txartela eskuratu du gaur, zapatua, Eneko Carrascal atleta a...
Brontzezko domina eskuratu du Istar Dapenak Espainiako txapelketan

Arrasate

Bartzelonan jokatzen dabiltzan Espainiako Txapelketa absolutuan egin du hirugarren eta brontzezko domina eskuratu Istar Dapena pertika jauzilariak....

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.