Eibarren eta Barakaldoren arteko lagunartekoa, Atxabalpen, hilaren 19an

Xabier Urtzelai 2017ko uzt. 10a, 12:00
Iaz Atxabalpeko harmailatik bete egin ziren Realaren eta Eibarren arteko norgehiagoka ikusteko.

Mondrak eta Arrasateko Udalak elkarlanean lagunarteko partidua antolatu dute uztailaren 19rako, eguaztena, Atxabalpen. Norgehiagokak balioko du taldeak aurre-denboraldia prestatzen joatzeko, eta bide batez, klub arrasatearrak denboraldiari aurre egiteko diru-sarrerak eskuratuko ditu bertatik. Iaz Atxabalpeko harmailak bete egin ziren Realaren eta Eibarren arteko lagunartekoa ikusteko. 

Eibarrek Atxabalpeko kirol instalazioak erabili ahal izateko hitzartuta du urtean lagunarteko partidu bat jokatu behar duela, eta uztailaren 19a (19:00) aukeratu dute horretarako. Hala, talde gonbidatua Bigarren B mailako Barakaldo izango da, eta dagoeneko salgai daude partidu horretarako sarrerak (Ziorla eta Monte tabernan). Prezioei dagokienez, sarrerak aurrez erosita 8 euro balioko du norgehiagoka ikustea –gazteek, 6-16 urte bitartekoek 3 euro–, eta partiduaren egunean Atxabalpeko leihatilan 10 euro ordaindu beharko dira –gazteendako sarrera hor ere 3 eurokoa izango da–.

Aurre-denboraldian murgilduta

Atxabalpeko norgehiagokan aurre-denboraldian murgilduta egongo diren bi talde ikusi ahal izango dituzte zaleek. Eibarrek urte borobila egin du aurten, Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak eskura izan ditu Europako postuak, eta azkenean sailkapenaren erdialdean amaitu dute. Barakaldok, berriz, ez du aparteko larritasunik pasa izan aurten kategoriari eusteko. Bada, baliteke azken asteotan egindako fitxaketak Atxabalpeko berdegunean ikusi ahal izatea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak