GHK-k kalte-galerak exijituko dizkie Epeleko konpostatze plantaren arduradunei

Epeleko konpostatze planta.

José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak azaldu duenez "Epeleko planta gaizki diseinatuta dago eta ondorioz, ezin izan da martxan jarri". Diputatuak iragarri du GHK-k arazoak bere kabuz konpontzeko erabakia hartu duela eta kostuen ordainketa exijituko duela. 

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua, Batzar Nagusietan agertu da, berak hala eskatuta, Epeleko konpostatze plantaren egoera zein den argitzeko.

Asensiok adierazi duenez, 2016an agertutako arazoak konpondu ostean, 2017ko maiatzean arazo berriak azaleratu ziren. Arazo berri hauek "ingeniaritza proiektuaren zein obra zuzendaritzaren akatsetan dute jatorria" Asensioren hitzetan. Diputatuak plantak ez funtzionatzeko arazoak zerrendatu ditu: "urak biltegiratzeko kapazitate falta du, konpostatze prozesuan lixibiatu gehiegi sortzen da, gantz solidoen sorrera, tenperaturaren transmisioan akats larriak daude, amonio biltegiak gainezka egiteko arriskuari aurre egiteko babes falta du, ez du lixibiatuak biltegiratzeko gaitasunik eta tuneletako ubideetako ertzen haustura gertatu da".

Guzti honek Epeleko konpostatze planta abian jartzea galarazten duela adierazi du diputatuak, eta beraz, "diseinu eskasaren arduradunei" kalte-galerak exijituko dizkio GHK-k.

Honetaz gain, Asensiok salatu du "obra lanak amaitu aurretik inauguratu zutela planta aurreko legegintzaldian, Obra Zibila bukatzeko %39a, instalazioen %31a eta hotz zein beroko probak hasteko hilabeteak falta zirenean".

Erlazionatuak

Epeleko konpostatze plantako proiektuaren arduradunen aurka lege akzioak iragarri ditu GHK-k

Bergara

Epeleko konpostatze plantako proiektugile, obra zuzendaritza eta eraikitzaileen kontra lege-akzioak hasiko dituela iragarri du GHK-ko Administrazio...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.