Gipuzkoako futbol entrenatzaileen egunean 100 bat lagun elkartu dira Oñatin

Mirari Altube Arrese 2017ko eka. 10a, 19:30
Entrenatzaileen egunean saria jaso duten hainbat lagun.

Arantzazun elkartu dira gaur Gipuzkoako futbol entrenatzaileen 35. eguna ospatzeko. Bazkaltzeko 100 bat lagun izan dira eta denboraldiari dagokion sariak eta aipamenak banatu dituzte; horien artean Esti Loiti, Arizmendi UDA taldeko entrenatzaile arrasatearra saritu dute igoera lortzeagatik.

Gipuzkoako entrenatzaileez gain, beste hainbat lurraldetatik etorritako ordezkariak ere egon dira, Murtziatik, Zaragozatik, Errioxatik eta Asturiastik etorritakoak, besteak beste. Hain zuzen, Asturiastik Vicente Miera futbol jokalari eta entrenatzaile ohi ezaguna etorri da.

Entrenatzaileei sariak

Topaketa hori aprobetxatuta aurtengo denboraldian igoera lortu duten taldeetako entrenatzaileak saritu dituzte. Hona hemen:

  • Ohorezko Erregional Mailan, Anaitasunako Igor Quindos
  • Erregional Preferentean, Añorgako Unai Munduate
  • Lehen Mailako Erregionalean, Ordiziako Imanol Rubio
  • Kadeteen Euskal Ligan, Real Sociedadeko Ignacio Satrustegi
  • Kadeteen Ohorezko Mailan, Tolosako Kepa Mendizabal
  • Lehenengo Mailako Kadeteetan, Tolosako Jose Maria Martin
  • Infantil Txikietan, Antiguokoko Hugo Sanchez
  • Alebinetan, Antiguokoko Eneko Arnedo
  • Emakumezkoen Erregional Mailan, Arizmendi UDAko Esti Loiti
  • Emakumezkoen Ohorezko Kadeteetan, Eibarko Jose Manuel Loiti
  • Areto futboleko Ohorezko Jubeniletan, Laburu elkarteko Juan Antonio Rodriguez

Horiez gain, 65 urte betetakoek intsigniak jaso dituzte egindako lana eskertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak