Aristiren eta Etxaberen podiumei jarraipena ematera

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 1a, 17:48
Iazko irabazle Xuban Errauzkin, helmugan.

Domekan egingo dute Pentekoste Sariaren 82. edizioa Bergaran, 126 kilometrotako lasterketarekin; ziklistek birritan igo beharko dituzte Asentzioko maldak.

Azken urteotan Espoloiko zuzenean esprinta egin dute Mikel Aristik –2015ean, gaur egun Delko Marseille Provence KTM taldean dabil– eta Jokin Etxabek –2016an, gaur egun Aevolo Racing Team taldean dabil–. Garaipenagatik borrokatu ziren, eta ez zuten herriko zaleen aurrean besoak jasotzerik izan. Baina, hor egon ziren, lasterketak erabakitzen diren unean. 

Domekako lasterketak, berriz, beste protagonista batzuk izango ditu, 100 txirrindulari baino gehiago batuko dira-eta irteera puntuan –Lehendakari Txapelketarako puntuagarria da–.

Asentzio, birritan 

Lehenengo kilometroak Bergara, Osintxu eta Zubillaga artean egingo dituzte, eta 89. kilometroan Asentzio igoko dute lehenengoz, eta 111. kilometroan bigarrenez. Hortik helmugara 15 kilometro geratuko zaizkie ziklistei, eta ikusteko geratuko da San Antonioko maldara nor iristen den aldapa gora egiten duen errepidean esprinta jotzeko moduan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak