'Eliteko kirolaren argi-ilunak' berbaldia Arrasaten, hilaren 24an

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 18a, 10:23
Ezkerretik hasita Oihana Kortazar, Malen Ruiz de Azua eta Jon Odriozola.

AED elkarteak antolatuta kirolaren gaineko berbaldia egingo dute datorren astean, hilak 24, Arrasateko Kulturaten –Loramendi aretoan, 19:00etan–. Berbaldiaren abiapuntua izango da elite mailako kirolak dituen argi-ilunak, baina arratsaldeak gehiagorako emango du, seguru. Haritz Gallastegi kirol kazetaria izango da berbaldia gidatuko duena.

Berbaldirako, AEDko lagunek Oihana Kortazar mendi lasterkaria, Jon Odriozola ziklista ohi eta Euskadi Basque Country Murias taldeko zuzendaria eta Malen Ruiz de Azua atleta gonbidatu dituzte. Eliteko kirolean jarduteak dituen onurak, fisikoki etorkizunean izan ditzakeen ondorioak, kirolari ezagun izateak dakartzanak... Euskadi Irratiko kirol esatari Haritz Gallastegik zuzenduko du berbaldia. Eta, euskal kirolari moduan nazioarteko probetan parte hartzen ibiltzearen gaineko hausnarketa ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak