Neskendako Futbol Topaketa gaur eta bihar Aretxabaletan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko api. 10a, 12:17

Lehen aldiz bailaran, neskendako Futbol Topaketa bereziak antolatu dira. Gaur goizean hasi dira 8 eta 12 urte bitarteko neskendako entrenamenduak Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.

10:00etatik 12:00etarako saioa izan da gaurkoa, eta bihar amaituko da Topaketa beste bi ordutako entrenamenduarekin. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta 6.era bitarteko neskei futbolaz gozatzeko aukera eman nahi die Topaketak, gustatuz gero, etorkizunean kirol hori ikasten jarrai dezaten bidea zabaltzeko.

Arizmendi Kirol Elkarteak antolatu du Mondraren eta UDAren laguntzarekin eta Real Sociedad Fundazioko entrenatzaileak daude bertan. Beraien laguntzarekin Realean erabiltzen dituzten ariketak bertaratzen diren emakumezko futbolariei erakustea nahi da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak