Arkada Social, Des-Kontrol eta 20 urteko ibilbidea, 30 minututan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mar. 29a, 08:00
Arkada Socialeko Hodei Beitia, saioko moderatzaile Jokin Bereziartua eta Elkar Heziko ikasle Haritz Olaeta, Ainhoa Urzelai eta Julen Fernandez.

Elkar Heziko Julen Fernandez, Ainhoa Urzelai eta Haritz Olaeta ikasleek gustu handiz elkarrizketatu dute Arkada Social taldeko abeslari Hodei Beitia (Arrasate, 1982). Elkarrizketa gaur, hilak 29, ikusi ahalko da Goiena Telebistan (21:30).

1997an sortu zenetik, 20 urte egin ditu Arkada Socialek. "Seinale da zerbait ondo egin duzula, gutxienez jendeari gustatu zaiola. Alde horretatik, oso pozik gaude", dio Beitiak. Urteurren borobila aprobetxatuko dute "zerbait berezia" egiteko: "Bilduma berezi bat egitea abesti zaharrekin, argazki zaharrak ere batuz... Oraindik ez dugu ezer argi, baina zerbait egingo dugu, seguru". 

20. urteurrenaren barruko kontzertu berezi batzuk ere aurreratu zituen Beitiak; esaterako, maiatzean Tolosan (Frantzia) joko dute, ekainean Bartzelonan eta uztailean aurten 20 urte egingo dituen eta berezia izango den Hatortxu Rock jaialdian. Jaialdi horretan Des-Kontrol taldearekin ere igoko da agertokira.

'Arkada'-k eten, Hodei Beitiak ez

Arkada Socialek gorabeherak  izan ditu 20 urteotan; 2003tik 2006ra, adibidez, ez zuten kontzerturik eman. Beitiak, baina, ez du etenik izan musika egiten hasi zenetik: "Talde bat baino gehiago izan dut; Arkada-k utzi zuenean Des-Kontrolekin hasi nintzen. Beti izan dut zerbait, musika barik ezingo nintzatekeelako bizi". Eta hor errudunen bat badago, hori anaia Oier da: "Anaiak erakutsi dit dakidana. Des-Kontrolen egon nintzen berarekin eta arantza bat nuen, Arkada-n sartu denean kendu dudana. Ni ere nekatuta nengoen baxua jotzen abesti guztiak kantatu beharraz... Horrela denok pozik". Elkarrizketa Goiena Telebistan ikusi ahalko da, 21:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak