Emakumeen Nazioarteko Eguna

Garbiñe Biurrun gaur Kulturaten, Martxoaren 8ko programa barruan

Emakume Txokoaren eskutik egitarau zabala antolatu dute Martxoaren 8aren bueltan, eta gaur, martitzena, da hitzorduetako bat. 'Emakumeak Protagonista' izenburupean, Garbiñe Biurrun elkarrizketatuko du Arantza Santestebanek.

Emakumearen 8aren bueltan aurreikusitako egitarauari bistazoa botatzea baino ez dago beteta datorrela ikusteko [Artean, Hamaika Emakume Artista II erakusketaren gaineko informazio gehiago 15. orrian]. 

Hala, Emakume Txokoko dinamizatzaile Esther Lizarraldek azpimarratu du egitarau hori eragile askoren lanari esker dela posible: "Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailekoak, Ekin Emakumeak Elkartekoak, Emakumeen Mundu Martxakoak, Potto Gorriak... Elkarlanari esker da hori posible". 

Eta horrekin batera, martxoaren 8an bertan egingo duten kale agerraldiko leloa azpimarratu du, Asko eta askotarikoak gara, gora feminismoa! "Izan ere, leloak ondo dioen moduan geroago eta emakume gehiago gabiltza borroka horretan murgilduta, eta askotariko emakumeak gara, ez gara denak berdinak".

Bada, egitarauak formazioa du oinarri, besteak beste berbaldiak eta tailerrak daudelako. "Eta, emakumeari erabateko protagonismoa eman gura izan zaio ekimen horietan".

EGITARAUA:

Tailerra: Amodio erromantikoa

Irakaslea: Nerea Altxu Marques.

Noiz: Martxoak 4, zapatua (10:30-14:00 eta 15:30-18:00).

Hizkuntza: Euskara (martikula doan).

Adina: 16-20 urteko neskei zuzendua.

Tailerra: Autoestima feminista

Irakaslea: Naroa Argoitia Iñurrita.

Noiz: Martxoak 18 (10:00-14:00 eta 15:30-19:30).

Hizkuntza: Euskara (martikula doan).

Adina: 16-20 urteko neskei zuzendua.

Erakusketa: 'Artean. Hamaika Emakume Artista II'

Martxoaren 3tik 31ra, Kulturateko Klaustroan. Astelehenetik zapatura arte (17:30-20:30). Martxoaren 3an, 19:00etan.

'Emakumeak Protagonista', Garbiñe Biurrun Manzisidor

Arantza Santesteban Perezek elkarrizketatuko du martxoaren 7an, martitzena. 19:00etan, Kulturateko areto nagusian, euskaraz.

Martxoak 8, manifestazioa

'Sambamaña' batukadak lagunduta. Seber Altube plazatik hasita, 19:00etan. Leloa: Asko eta askotarikoak gara. Gora feminismoa!

Martxoak 8ko kartelen erakusketa

Martxoaren 6tik 17ra, Emakume Txokoan. Astelehenetik eguenera: 15:30-18:30. Egubakoitzetan 10:00-14:00. 

Emakume artisau eta baserritarren azoka

Martxoaren 11n, Seber Altube plazan, goiz osoan zehar. 

'Suerte' antzerki emanaldia

Egilea eta antzezlea: Charo Gallego. 

Martxoaren 17an (19:00) Kulturaten, areto nagusian, gaztelaniaz. 

Zinegoak hedapena 2017

Film laburren emanaldia. Martxoaren 23an (19:00) Kulturateko areto nagusian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.