Gitarra-jolea behar du Governors taldeak udan grabatuko duen diskorako

Governors talde arrasatearrak udan grabatuko du disko berria. Eta ordurako gitarra-jole bat behar du; izan ere, azken bi diskoetako zuzenekoetan taldekide izan duten Iñigo Zubizarretak ezingo du jarraitu.

"Gogotsu" dihardute lanean Governorseko kideek eta "oso pozik" agertu dira abesti berriek transmititzen dizkieten sentsazioekin. Zubizarretak, baina, ezingo die lagun egin Soziedad Alkoholikaren disko berriaren aurkezpena eta bira dituelako aurrez aurre.

Hori horrela, gitarra-jole baten bila dabiltza; interesa dutenek honako helbidera idatz dezatela: jucodu@gmail.com

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.