'B2B Negozioen Garapena' jardunaldia egingo da otsailaren 22an

Eneko Azurmendi 2017ko ots. 18a, 08:00

Garaian Gunean izango da, 16:00etan, Garaia Berrikuntza Guneak eta Loop Unique Companies-ek antolatuta

Garaia Berrikuntza Guneak eta Loop Unique Companies-ek B2B Negozioen Garapena izeneko jardunaldia egingo dute datorren eguaztenean, otsailaren 22an, 16:00etan, Garaian Gunean. Bi enpresez gain, Oscar Torres Dassault Systemes multinazionaleko B2B Management eta WorldWide Partner Development alorrean aditua denak lagundu du jardunaldiak antolatzen.

Saioa euren arteko produktuen eta zerbitzuen salmentan diharduten enpresei dago zuzenduta –B2B–. Inguratzen dituen eta geroz eta konplexuagoa den ingurune lehiakorra aztertzeaz gain, negozio eredu berrien ondoriozko erronkek B2C alorrean eskatzen dituzten estrategia desberdinduak landuko dira. Gainera, B2B sektoreko aukera anitzak aztertuko dira.

Loop Unique Companies-en lehen jardunaldia izango da. Urtarrilean heldu zen Garaiara, eta, industria sektoreko negozio eredu berrien zerbitzuak desplazatzeaz gain, egoitza berri bat eraiki du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak