Arrasaten 122 kilometro orduko haize-boladak neurtu dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2017ko ots. 13a, 10:53

Euskalmetek jakinarazi berri duenez, amaitu da alerta laranja haizeteagatik eta horira jaitsi da. Arratsalderako haizea ahuldu egingo dela aurreratu dute. Bart gauean eta goizeko lehen orduetan oso bestelakoa izan da egoera.

Alerta laranjak iraun duen bitartean egindako neurketetako emaitzak eman ditu Euskalmetek eta Arrasaten, haizegune izan barik, 122 km/h haize-boladak izan dira. Meteorologia agentziak haizegune ez diren lekuetan egindako neurketa guztietatik altuena izan da Arrasatekoa. Haren atzetik datoz, esaterako: Ilarduia, 117,8 km/h; Gasteiz, 110 km/h; eta Kanpezu, 109,76 km/h.

Are gehiago, haizegune diren zenbait lekutan baino bolada bortitzagoak neurtu dira Arrasaten. Oizen, esaterako, haizegune izanda, 125,9 km/h boladak neurtu dituzte; Beluntzan, 123, km/h; eta Miramonen, 95,3 km/h.

Abisu horia 12:00ak arte

Euskalmeten esanetan abisu horia 00:0etatik 12:00etara luzatuko da haizeagatik mendi inguruetako haizeguneetan. Goizean hego-ekialdeko haize-boladek 100-110 km/h-ko abiadura gaindi dezakete mendi inguruetan; kostaldean hego-ekialdeko haize-boladak 80 km/h ingurukoak izango dira. Arratsaldean, berriz, haizea ahuldu egingo da eta hego/hego-mendebaldera egingo du.

Haizeguneak ez diren tokietan, barnealdean, bestalde, 06:00etatik 12:00etara luzatuko da abisu horia. Hala, Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdean eta Araba hego-ekialdeko haize-boladak 80-90 km/h ingurukoak izan daitezke, haizeguneak ez diren lekuetan. Euskalmetetik gehitu dutenez, arratsalderako ahuldu egingo da haizea eta hego/hego-mendebaldera egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak