Barazkien prezioek gora egin arren, normalizatuta

Imanol Beloki Unamuno 2017ko ots. 7a, 14:40

Azken asteetako hotzak barazki biltzea eragotzi du, lur sailetan kalteak izan direlako, eta hainbat produktu hondatu dira honen ondorioz. Orburuak, azaloreak, brokoliak… izan dira kaltetuak batez ere, eta horregatik, barazki batzuen prezio igoera izan da, nahiz-eta aste honetan normalizatu egin diren.

Eguberrietako gehiegikeriak konpentsatzeko garaia da urte hasiera, eta fruta eta barazkiak gehiago erosten ditugu herritarrok. Horren harira, aste hauetan egindako hotzek, hainbat barazkiren uzta hondatzea ekarri du.

Hala ere, aste honetan, barazkien prezioak jaitsi diren arren, pasa den astean asko igo ziren, izozteek eraginda, uztak kaltetuak izan direlako. "Pasa den astean prezio igoera handia izan zen, baina aste honetan jaitsi da. Kalabazinak esaterako, ia bost eurotan zeuden eta orain 2,50 eurotara daude…" adierazi du Marcial Allende saltzaileak.

Letxugak eta eskarolak garestien

Almeriatik datozen produktuak direla prezioz igo direnak adierazi du beste saltzaile batek, eta aste honetan letxugak eta eskarolak izan dira prezioz igo diren barazkiak.Sustrai fruta dendako Alberto Vesga saltzaileak hala azaldu du: "Almeriatik datozen berenjenak, kalabazinak… igo ziren aurreko astean, orain prezio normalagoan daude. Nafarroa eta Errioxatik datozen letxuga, eskarolak… ego dira aste honetan, baina orokorrean prezioak normalizatu dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak