Asier Mansoren gol ikusgarriarekin errematatu zuten atzo Corazonistas (1-5)

Xabier Urtzelai 2017ko ots. 5a, 10:38

Aretxabaleta-UDAk tinko eusten dio Euskadiko Txapelketako lidergoari –Ferreres taldearekin puntuetara berdinduta– atzo Gasteizko Corazonistasen kantxan 1-5 irabazi eta gero. Irudietan Asier Manso arrasatearrak egindako partiduko 1-5eko ikusgarria, faltaz. 

Lider dagoen Aretxabaleta-UDAk ondo gainditu du asteburuko hitzordua, Corazonistas talde gasteiztarrari 1-5 irabazita. Kontrario zuzen Ferreresek ere ez du barkatu –Elorriokori 6-2 irabazita–, eta bi talde horiek jarraituko dute, beste astebetez, Euskadiko Txapelketako lidergoa partekatzen, nahiz eta aretxabaletarrek abantaila duten, elkarren kontra jokatutako partidua UDAkoek irabazi zutelako.

Atzo, zapatua, aretxabaletarrek ez zuten kontrariorik izan, Corazonistasi ondo irabazi zioten-eta. Oierrek, Txitxo-k, Matikuk Julenek eta Mansok egin zituzten bost golak, eta bosgarrena ederto jaso zuten zale aretxabaletarrek harmailetatik, bideoan ikusten den moduan; Asier Mansoren 1-5ekoa izan zen. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak