David Astasiok irabazi du XVI. Arrasate Hiria xake txapelketa

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 2a, 09:26
David Astasio txapelduna Josu Tornayren alboan.

Hamaseigarrenez jokatu duten Arrasate Hiria txapelketa David Astasio gasteiztarrak irabazi du. Alain Prieto izan zuen aurrez aurre FIDE maisua den Astasiok, eta final parekatua jokatu ostean berdindu egin zuten partida. Hala, Astasiorendako izan zen txapela eta bigarren geratu zen Prieto.

Lehenengoz irabazi du Astasiok Arrasate Hiria, aurreko bi alditan bigarren geratu ostean. Hirugarren postuan, ostera, Luis David Jimenez geratu zen Aritz Izagirreri irabazita. Eta laugarren postua Mikel Huerga Nazioarteko maisuak lortu zuen Juan Luis Alfaroren aurretik geratu ostean.

Alejandro Franco Nazioarteko maisu madrildarrak Zornotzako Jon Goiria hartu zuen mendean partida gogorra jokatu ostean. Aurreko txapelketatan lehen eta bigarren postuak lortu arren oraingoan seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen Francok. Eta bosgarren postua Albes Carrascosorendako izan zen.

Alex Francok sari berezia izan zuen txapelketa guztietan parte hartzeagatik.

Arrasate-Arlutz taldeko Alcaide eta Tornay

2000tik beherakoen artean sailkatutakoak izan ziren: Aritz Izagirren, sailkapen nagusian zazpigarrena; Sebastiaan Janse, holandarra, bederatzigarrena sailkapen nagusian; eta Andres Malon nafarra, hamaikagarrena sailkapen nagusian.

Arrasate-Arlutz taldekoen artean hobekien sailkatutakoak izan ziren Aitor Alcaide eta Josu Tornay (zortzigarrena eta hamargarrena hurrenez hurren, biak hiru punturekin).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak