Sahararrendako bilketa ari dira egiten Arrasaten gaur eta bihar

Julen Iriondo 2016ko abe. 30a, 14:17

Saharaldeba eta Bubisher elkarteen eskutik, saharar errefuxiatuen kanpalekuetarako elikagaien eta bestelakoen urteroko bilketa ari dira egiten gaur eta bihar Arrasateko Eroskin. Arroza, lekaleak, azukrea, atuna eta sardinak kontserban, pasta, olioa eta konpresak dabiltza batzen.

Abenduarekin hasi zuten kanpaina, eta eskualdeko gainerako herrietan batutakoarekin tona eta erdi badute dagoeneko. Denaren beharra izango da, kanpalekuetan duten jaki kopuruak behera egin omen du eta nabarmen: "Irina, azukrea eta olioa lehen hilero banatzen zituzten, eta orain bi edo hiru hilean behin, eta hori zerbaitegatik da, elikagaiak erosteko Nazio Batuen Erakundeari dirua ematen dioten herrialdeek nabarmen murriztu dituztelako kopuruak", dio Saharaldeba elkarteko Saleh Salekek. Espainiak, adibidez, aurretik ematen zuenaren %20 baino ez omen du eman 2016an.

Sahararen aldeko elkarteetako kideek EH Bilduko eta Podemoseko ordezkariak izan dituzte gaur lagun esku-orriak banatzen, eta eskertu nahi izan dute, baita ere, udalen laguntza. Opor ostean ikastetxeetara eramango dute kanpaina; sentsibilizazioa izango dute helburu, eta iragarri dute beste elkarte eta alderdi politiko batzuk ere batuko zaizkiela.

Sahararen aldeko euskal karabana otsailean abiatuko da kanpalekuetara, kanpainan bildutako guztiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak