Arrasateko santamasak 2016

Lau sarrera ditugu Klubeko kideendako

Xabier Urtzelai 2016ko abe. 21a, 12:42
Imaz, Urrutikoetxea, Ezkurdia eta Merino, atzo Uarkapen. www.aspepelota.com

Bihar, eguena, Eskuz Binakako Txapelketako partidua jokatuko dute Urrutikoetxeak eta Imazek –Beroizen ordezkoa–, Ezkurdiaren eta Merino II.aren kontra, Uarkapen (18:00). Eta, Goienako Klubeko kideendako lau sarrera ditugu banatzeko. Zer egin behar den sarrerak eskuratzeko? segi irakurtzen.

Santamasetako pilota jaialdia bertatik bertara ikusteko lau sarrera ditu Goienak Klubeko kideen artean banatzeko. Zozketan parte hartzeko idatzi whatsApp-a, zera idatzita: KLUBA Pilota [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira.

Jaialdiak Arrasaten eta Eibarren, asteburuan

Datozen egunotan Arrasaten eta Eibarren egongo da Eskuz Binakako Txapelketako fokoa. Eguenean, Santamas jaiaren barruan Urrutikoetxeak eta Imazek Ezkurdiaren eta Merino II.aren kontra neurtuko dituzte indarrak, eta zapatuan Astelenan izango da hitzordua, Irribarriaren, Rezustaren, Olaizola II.aren eta Untoriaren arteko partiduarekin. Hala, bi jaialdi horietako material aukeraketa atzo egin zuten, Asegarcekoek Olitera joan behar dutelako gaur, desafioetan irabazitako ardoa jasotzera, eta Aspekoek Eibarko arma museoa bisitatu ostean enpresa bazkaria dutelako. 

Pisu antzerakoko materiala

Atzo, Uarkapen, Urrutikoetxeak eta Imazek 106, 105.9 eta 105.5 gramotako pilotak aukeratu zituzten. Eta, horietako bat indartsua zen. Ezkurdiak eta Merinok pisu antzerakoko materiala aukeratu zuten: 106, 105.8 eta 105. Txapelketako partiduaren aurretik Retegi Bi, Martija, Jaka eta Erostarbe ahaleginduko dira arratsaldea girotzen, eskuz binakako partidua jokatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak