Aitor Mendizabalek ordezkatuko du min hartu duen Altuna, Eskuz Binako Txapelketan

Xabier Urtzelai 2016ko abe. 9a, 11:10
Aitor Mendizabal, herriko pilotalekuan.

Inork ez du gura izaten jokatzea ondoko lagunak min hartu duelako, baina hori du elite mailako kirolak, eta halako aukerak aprobetxatu egin behar dira, esperientzia bizi izateko ez bada ere. Hala, Antzuolako Aitor Mendizabalek astean min hartu duen Altunaren ordez jokatuko du Eskuz binako txapelketa. Gaur egingo du debuta, Donostian.

Aste barruan –martitzenean– Jokin Altunak min hartu du belaunean, eta hilabete egongo da kantxetatik kanpo. Denbora tarte horretan Aitor Mendizabalek ordezkatuko du Eskuz Binakako Txapelketan. Hala, Mendizabalek bikotea ere ordezko moduan sartuko da, Altunaren bikote Barriolak ere min hartu duelako eskuan, eta erretiratu egin da. Hala, Xabier Tolosak ordezkatuko du Barriola. Bada, Mendizabal-Tolosa bikoteak partidua jokatuko du gaur Atano pilotalekuan, Donostian, Artolaren eta Albisuren kontra.

Hala, Binakako Txapelketa Nagusian lehiatuko den bigarren antzuolarra bilakatuko da Mendizabal. Aritz Berraondo izan zen lehenengoa, ordezko gisa hura ere. 1999ko urtarrilaren 29an Iruñeko Labriten, Santi lagun zuela egin zien aurre Mikel Goñiri eta Jose Mari Zezeagari. 22-9 galdu zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak